Urteko ekitaldien errepasoa iruditan, Adin Etxeren eskutik
Irailen antolatu zuten adinekoen eguna arrakastatsua izan zen.Idiazabalgo Udala Urte guztian zehar egindako ekitaldien ikus-entzunezkoa prestatu dute, aurten ere Adin Etxe jubilatuen elkarteko kideek. Urtarrilaren 20an, 16:30ean izango da ikustaldia, Guraso elkartean. 2024an zehar antolatutako ekitaldi eta irteeretako irudiak eskainiko dituzte, eta ondoren mokadutxoa egiteko aukera izango da.













