Euskadiko kros txapelketa jokatuko da igandean Oiangun
09:15ean hasiko dira lasterketak. 11:15ean lasterketa mistoa izango da eta 11:25ean helduena.
Kroslarien bilgune bihurtuko da igande goizean Ordiziako Oiangu parkea, Txindoki krosa antolatu baitu Txindoki Atletismo taldeak. 09:15etik aurrera, mailaz maila ariko dira korrikalariak. Euskadiko txapelak Ordizian erabakiko dira aurten.
16 urtez azpikoak izango dira korrika egiten lehenak, 09:15ean neskak eta 09:30ean mutilak. 2.750 metro osatu beharko dituzte. 18 urtez azpikoek 4.550 metroko proba egin beharko dute. 09:45ean neskak abiatuko dira eta 10:05ean mutilak. 20 urte azpiko neskak 10:25ean hasiko dira eta mutilak 10:50ean. 5 kilometro pasatxo (5.250 m) osatu beharko dituzte.
Mistoa eta helduak
11:15ean, lasterketa mistoa izango da. Errelebo lasterketa izango da, talde bakoitzean bina mutil eta neska ariko dira txandaka. Lehenengo hiru taldeak Espainiako txapelketara joateko sailkatuko dira. 2.050 metroko lasterketa izango da.
Helduen txanda izango da jarraian; 11:25ean neskak abiatuko dira eta 12:05ean mutilak. 8 kilometro pasa (8.150 m) egin beharko dituzte korrika.
Infantilak (12:45ean, 1.650 m.) alebinak (13:05ean, 950 m.) eta benjaminak (13:15ean, 250 m.) ariko dira amaieran.