Kartel eta pankarta politikoen erakusketa zabalik dago hilaren 19ra arte
Asteburuetan dago ikusgai, Txillida Lantokiko Fabrika gunean. Legazpiko 1984 eta 1998 urteen arteko giro politikoa ezagutzeko baliagarria da.
Aurelio Gonzalezen bildumatik sortutako Politika fatxadetan, 1984-1998. Legazpi erakusketa ikusgai dago asteburuetan, Txillida Lantokiko Fabrika gunean. Herriko garai hartako arteko giro politikoa ezagutzeko aukera eskaintzen erakusketak. Urte haietan herriko paretetan jarritako kartelekin eta pankartekin eta egindako pintaketekin osatuta dago.
Ostiraletan 17:00etatik 19:00etara, larunbatetan 11;30etik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara, eta igandeetan 11:30etik 13:30era egongo da ikusgai, hilaren 19ra arte.
Aurelio Gonzalez da argazkien eta dokumentazioaren arduraduna, Txakel Urarte eta Bittor Larraza arduratu dira diseinuaz, Lenbur Fundazioa eta Legazpiko Udala antolatzaileak dira, eta Kultur Etxea, Fernando Martinez de Albeniz, Josean Larrea, Carlos Gonzalez, laguntzaileak.
Legazpiko kaleetan egindako pintaketei eta jarritako kartel politikoei ateratako argazkien proiekzioa, kartel eta eskuorri fisikoak eta pankarten erreprodukzioak dira erakusketaren muina. Hauteskundeetarako propaganda politikoa ere jasotzen du.
Erakusketa abenduaren 17an inauguratu zuten Aurelio Gonzalezek berak eta Lenbur Fundazioko lehendakari Luis Txillidak eta Agurtzane Elustondo zuzendariak, Eric Galvez Legazpiko alkateak eta Gonzalezen laguntzaile izan diren Urartek eta Larrazak.