Aratzera irteerarekin borobildu du 40. urteurreneko ospakizuna Idiazabalgo mendi sailak
Ostiralean “40 urtez mendiz mendi” izeneko erakusketa ireki zuten udaletxean. Uryarrilaren 24ra arte egongo da ikusgai bertan.
Ostiral arratsaldean hasi zituen Idiazabalgo mendi sailak 40. urteurreneko ospakizunak. Arratsaldean 40 urtez mendiz mendi izenburupean erakusketa ireki zuten udaletxeko areto nagusian. Askotariko objektu, dokumentu eta argazkik osatzen dute erakusketa —urtarrilaren 24ra arte egongo da irekita—; azken lau hamarkadetan mendi saileko kideek erabilitako materialaren lagin bat ikusi daiteke bertan. Jende ugari erakarri zuen erakusketaren irekierak; baita ondoren, mendi sailaren 40 urteko ibilbidea laburbiltzen duen ikus-entzunezkoaren emanaldiak. Afaritara bildu ziren ondoren, Arretxe elkartean.
Atzorako, Aratz mendira irteera antolatuta zuten. Helmuga ez zen ausaz aukeratutakoa izan, izan ere Aratzera izan zen, mendi sail eratu berriak 1985eko otsailaren 24an, antolatu zuen lehendabiziko irteera.
ARGAZKIAK: Jon Esnaola eta Idiazabalgo Udala