EKITALDIA. Indarkeria matxistaren aurkako lehen garrasia, komunitatean

2025/1/13

Udal aurrekontua

Udalak 14 milioi eurotik gorako aurrekontua du aurtengo urteari aurre egiteko

2025erako diru kontuak abenduaren amaieran onartu zituen udalbatzak. EAJk eta sozialistek alde bozkatu zuten, EH Bilduk eta Legazpiko Berdeek, aurka.

Biziola

Eraikinaren erosketa ospatzeko festa bat egingo du Biziolak

Urtarrilaren 24an izango da, 19:00etan hasita. Aurrez bazkideek ez-ohiko batzarra egingo dute errektore kontseilua berritzea onartzeko.

Iñaki Gurrutxaga
Enirio-Aralar

Enirio-Aralar Mankomunitateak 2024ko lanen balorazioa egin du

Aska berriak, bide konponketak, leize garbiketak, itxitura berriak eta landaketak izan dira, besteak beste, egindako lanik nabarmenenak.

Iñaki Gurrutxaga
Mugikorra

Mugikorraren erabileraz hausnartzeko Zeos programa jarriko dute martxan, bihartik aurrera

Gazteen ongizate digitala eta emozionala lantzeko programa da Zeos. Aurten, DBHko 1.maila hasi duten ikasleen %40ek mugikorrik gabe hasi dute ikasturtea Seguran.

2025eko Barandiaren Beka

Ilargi Aristondorentzat 2025eko Barandiaran Beka

Ilargi Aristondo Merinok (Oiartzun, 1996) eskuratu du 2025eko Barandiaran Beka, 'Euskal Pirinioetako Suaren paisaia: etnografia kolaboratiboa antropozenoan' proiektuarengatik.

Iñaki Gurrutxaga
Dantza

Lezoko Lur Lacastak eta Ane Perezek irabazi dute Gipuzkoako aurresku txapelketaren lehen saioa

A eta B saileko dantzarien lehen kanporaketa jokatu dute Legazpin, Sustraiak taldeak eta udalak antolatuta. Nora Escudero eta June Osinalde legazpiarrak bigarren eta hirugarren geratu dira B sailean.

Musika ikuskizuna

'Aromak' musika ikuskizunaren laburpen bideoa

Larunbatean bi emanaldi egin dituzte Legazpiko Latxartegi aretoan, Eduardo Txillidaren jaiotzaren lehen mendeurrena gogoratzeko.

Iñaki Gurrutxaga
Mendia

Aratzera irteerarekin borobildu du 40. urteurreneko ospakizuna Idiazabalgo mendi sailak

Ostiralean “40 urtez mendiz mendi” izeneko erakusketa ireki zuten udaletxean. Uryarrilaren 24ra arte egongo da ikusgai bertan.

Ordiziako Batukada feministak ostegunean du hurrengo saioa

Jabekuntza Eskolan Batukada Feminista ikastaroa berriz martxan da. Hilean bitan elkartzen dira, ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara.

Pintura erakusketa

Juan Berrozpe artistaren margolanak ikusgai daude Aterpe tabernan

Beasaingo Aterpe tabernan ezagutu daiteke artista donostiarraren obraren lagin bat, urtarrilaren 21era arte.

Lehiaketa

Mirian Delgado de Legazpiko udal egutegiko 2024ko azken irabazlea

Aurten ere lehiaketa bat dago hilabete bakoitzean, eta irabazleak 50 euroko erosketa txartela irabaziko du.

Oinarrizko euskara ikastaroa antolatu dute Ordizian

Otsailaren 5ean hasiko da. Goiztiri AEK euskaltegian izango da, asteazkenetan eta ostiraletan, 10:15etik 12:15era. Dohainik da ikastaroa, udalak diruz lagunduta. 

Telebista

Altzagan ‘Herri txiki, infernu handi’ saioa grabatuko dute ostegunean

Aurretik grabaketak egin dituzte hainbat herritarrekin Mikel Pagadik eta Miren Nogalesek, eta etzi grabaketak ikusteko aukera izango da.

San Blas jaiak

Sanblasetako herri afarirako txartelak salgai, gaurtik

Otsailaren 1ean egingo dute herri afaria Zelaan. Txartelak dagoeneko salgai daude udal liburutegian.

Zinekluba

'La guitarra flamenca de Yerai Cortes', Goieniz zineklubaren urteko lehen filma

Anton Alvarezek zuzendutako filmak Yerai Cortesen bizitza eta musika ibilbidea kontatzen du. Bihar da emanaldia Usurbe antzokian, 20:15ean.

I. Gurrutxaga
antzerkia

'Arizona' antzezlana Zaldibian otsailaren 9an

Otsailaren 3an jarriko dituzte salgai sarrerak, eta lehen bi egunetan Zaldibian erroldatuek izango dute lehentasuna. Otsailaren 14an Ordizian izango da antzezlan bera, eta maiatzaren 9an Zumarragan.

I. Gurrutxaga
Herri krosa

Idiazabalgo Herri Kroseko dortsal guztiak agortu dira

Urtarrilaren 26an jokatuko da 44. edizioa. 724 korrikalari daude izena emanda. Kadeteentzako probarako dortsalak bakarrik geratzen dira.

I. Gurrutxaga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa