'Aromak' musika ikuskizunaren laburpen bideoa
Larunbatean bi emanaldi egin dituzte Legazpiko Latxartegi aretoan, Eduardo Txillidaren jaiotzaren lehen mendeurrena gogoratzeko.
'Aromak' musika ikuskizuneko partaideak, larunbatean, Legazpiko Latxartegi aretoan.Asier Zaldua Asier Polo biolontxelistak, Marta Zabaleta piano jotzaileak, Edurne Zabalo klarinete jotzaileak, Gorka Hermosa akordeoi jotzaileak eta Blanchard Strings soka taldeak Aromak musika ikuskizunaren bi emanaldi egin dituzte larunbatean Legazpin, Xegun Altolagirre narratzaile lanetan zutela, eta Josu Altzelai argazkilariaren irudiak lagun. Ikuskizun hau Eduardo Txillidaren eta berarekin lan egin zuten legazpiarren omenez egin dute.
Gotzon Aranburuk bideo honetan laburtu du emanaldia.












