Eraikinaren erosketa ospatzeko festa bat egingo du Biziolak
Urtarrilaren 24an izango da, 19:00etan hasita. Aurrez bazkideek ez-ohiko batzarra egingo dute errektore kontseilua berritzea onartzeko.
Udaberriaren hondarrean Lazkaoko Arruabarrena pasta lantegia bere osotasunean erosteko urratsa egin ondoren, 2024 bukaeraz geroztik Biziolaren jabetzakoa da eraikin osoa.
Hori ospatzeko, festa ireki bat antolatu dute urtarrilaren 24rako. Aurrez bazkideek ez-ohiko batzarra egingo dute errektore kontseilua berritzea onartzeko
EGITARAUA
- 18:30. Bazkideen ez-ohiko batzarra errektore kontseilua berritzea onartzeko.
- 19:00. Haurrekin Biziolaren apainketa komunitarioa: loreontzi margoketa
- 19:30. Eraikinaren erosketaren aurkezpena: Biziola eta Koop57.
- 20:00. Indezent DJa.
Aurreko urte amaieran eraikina eskuratu genuen!Bai, gurea da, gu denona!
— Biziola (@BiziolaSarea) January 13, 2025
Berealdiko erronkarako atea zabaldu zaigu, eta elkarrekin Goierri burujabe, iraunkor eta orekatu bat lortuko dugu auzolanean, komunitatean.
Eta nola ez, hau ospatu beharra dago!https://t.co/BN16ejpYJn pic.twitter.com/I3JFQYpQon