Idiazabalgo Herri Kroseko dortsal guztiak agortu dira
Urtarrilaren 26an jokatuko da 44. edizioa. 724 korrikalari daude izena emanda. Kadeteentzako probarako dortsalak bakarrik geratzen dira.
San Blas jaien aurreko igandean jokatzen den Idiazabalgo Herri Kroserako dortsal guztiak agortu dira. Atzo zabaldu zuten mezua antolatzaileek sare sozialen bidez, proba eguna baino hamabost egun lehenago.
Denera 16 urtetik gorako 724 korrikalarik ematen dute izena proba nagusian, eta beste bostek urritasun funtzionala dutenen artean. Horien parte hartze muga beteta, kadeteentzako probarako dortsalak geratzen dira bakarrik. Rockthesport.com eman daiteke izena.
Idiazabalgo Herri Krosaren 44. edizioa urtarrilaren 26an izango da.