Juan Berrozpe artistaren margolanak ikusgai daude Aterpe tabernan
Beasaingo Aterpe tabernan ezagutu daiteke artista donostiarraren obraren lagin bat, urtarrilaren 21era arte.
Juan Berrozpe artista donostiarraren Mientras tanto, los paisajes del deseo pintura erakusketa ikusgai dago Beasaingo Aterpe tabernan. Urtarrilaren 21era arte egongo da aukera pintore honen lana ezagutzeko, tabernaren ordutegian.
EHUn Arte Ederretan lizentziatua, Artelekuko tailerretan hautatua izan zen Berrozpe 1993 eta 1995 urteetan, eta Gipuzkoako hainbat kultur zentrotan pintura irakasle jardun du 1993 urtetik. Gaur egun, Euskal Herriko eta Frantziako arte galerietan egiten ditu erakusketak, eta estatu mailako eta nazioarteko 60 arte-lehiaketa baino gehiagotan saritu dute.
Juan Berrozpek emozioz, fintasunez eta errealismoz egindako olio-pinturak aurkezten ditu Aterpen. «Gure errealitatetik sortutako hiri-paisaiak, xehetasun ebaneszenteak dituen pintura bizia, asfaltoan poesia jartzera iristen dena» adierazi du.