Sanblasetako herri afarirako txartelak salgai, gaurtik
Otsailaren 1ean egingo dute herri afaria Zelaan. Txartelak dagoeneko salgai daude udal liburutegian.
San Blas jaietarako aste gutxiren faltan, antolakuntza lanak martxak dira dagoeneko Idiazabalen. Udalak jakitera eman duenez, gaurtik aurrera erosi ahal izango dira otsailaren 1ean egingo den herri afarirako txartelak. Afaria Zelaako kiroldegian egingo dute, ohi bezala, 21:00etatik aurrera. Txartelak liburutegian daude salgai 10:30etik 12:30era eta 16:00etatik 19:00etarako ordutegian.
Bi menu izango dira aukeran:
▪️ A menua (30€): urdaiazpiko iberikoa, ganba eta gula entsalada, bakailaoa pil-pil erara, txerri azpizuna sagar saltsan eta txokolate tarta.
▪️ B menua (25€): humus, perretxiko entsalada, barazkiz betetako alberjinia, kinoa hanburgerra saltsan eta txokolate tarta.