Emaneurreren bertso saioa, Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran eta Sustrai Colinarekin
Otsailaren 14an Tximista sagardotegian izango da. Txartelak salgai daude.
Ordiziako Emaneurre taldeak urteroko bertso afaria egingo du otsailaren 14an, 20:30ean, Tximista sagardotegian. Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran eta Sustrai Colina ariko dira bertsotan. Igor Eguren gai jartzaileak gidatuko du saioa.
Txartelak salgai daude Sugaar, Amonane eta Kirkil tabernetan, 40 euroan (sagardotegiko menua+ saioa).