Janari soberakinekin, gourmet platerak
Legorretan, urtarrilaren 21etik otsailaren 27ra bitartean izango da ikastaroa, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:30era. Urtarrilaren 21ean hasi eta otsailaren 27an amaituko da.
Janari soberakinak aprobetxatu eta plater gourmet bihurtzen ikasteko ikastaroa antolatu du Legorretako Udaleko kultur lantaldeak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuarekin, Bilkoin Elkartearekin eta Cebanc-ekin elkarlanean. Ikastaroa euskaraz izango da. Tailerrean, elikagaien hondakinak murrizteko estrategiak eta jardunbide egokiak ikasiko dira, eta horien bidez platerak sortzeko modu sortzaileak aurkituko dira.
Bilkoin elkartean
Bilkoin elkartean egingo dira saioak, astean bi saio, guztira 30 ordu: astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:30era. Urtarrilaren 21ean hasi eta otsailaren 27an amaituko da.
Plazak mugatuak ditu ikastaroak eta gutxieneko taldea osatu beharko da (16 urte baino gehiagoko gutxieneko 8 ikasle eta gehienez ere 15). Matrikula doan izango da eta izena Kultur Etxean edo kultura@legorreta.eus helbide elektronikoan eman beharko da. Izen-emate urtarrilaren 17an amaituko da.