Zumba ikastaroak antolatu ditu Bikuña kiroldegiak goizetarako
Astelehenetan eta asteazkenetan dira, 09:15etik 10:15era bitartean.

Bikuña kiroldegian goizetan ere eskainiko dituzte zumba ikastaroak, maila guztikoak. Saioak astelehenetan eta asteazkenetan izango dira, 09:15etik 10:15era bitartean. Informazio gehiago eskatzeko edo izena emateko, 943 73 12 43 zenbakira deitu daiteke, edo kiroldegia@legazpi.eus helbidera mezu bat bidali.