Ayalderen 'Zumalacarregui' Ormaiztegin ikusgai
Ostiral honetan egingo dute Antonio Valverde ‘Ayalde’ historiagile eta margolariaren lanaren aurkezpena. Hiru hilabetez egongo da ikusgai Zumalakarregi museoaren MusealiaK gunean.
Antonio Valverde Ayalde (Errenteria, 1915-Oiartzun, 1970) historiagile eta margolariaren Zumalacarregui olio pinturaren aurkezpen ekitaldia egingo dute bihar Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan. Margolari gipuzkoarraren lan hori hiru hilabetez egongo da ikusgai museoko MusealiaK gunean. Aurkezpen ekitaldian Lola Valverde Ayalderen alabak, Mari Jose Telleria Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendariak eta Mikel Alberdi Zumalakaregi museoko artxibo arduradunak parte hartuko dute.
Zumalacarregui lana Gipuzkoako Aurreski Kutxaren enkargu bat izan zen. Antonio Valverde Ayaldek Gipuzkoako 18 pertsonai historikoren erretratuak egin zituen 1966 eta 1968 urteen artean, tartea, Zumalakarregiren hau. Bilduma gaur egun, Kutxaren jabetzakoa da. Zenbait lan Azkoitiko Insausti jauregian gordetzen dira eta besteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren baitako Gordailuan. Ostiraletik hiru hilabetez egongo da Ayalderen olio-pintura hau Ormaiztegin ikusteko aukera.