Hobariak eskatzeko epea hilaren 31n amaituko da
2025eko hobariak eskatzeko epea ireki du Idiazabalgo Udalak; urtarrilaren 31ra arte dago zabalik eta epe horretatik kanpo eskatutakoak ez dira aplikatuko. Ondasun Higiezinen gaineko zerga, Jarduera Ekonomikoaren gaineko zerga eta Familia Ugarientzako Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergari dagozkion hobariak dira urtero berritu beharrekoak. Gainontzeko hobariak behin eskatuta, ofizioz, urtero berrikusiko dira.
Aurrez aurre udaleko arreta zerbitzuan edo idiazabal.eus-en egin daiteke eskaera.