Bigarren auzolana Gabirian, hasitakoa bukatzeko
Aurreko asteburuko auzolanean Gabiria Gunetik Noaretxeberrirainoko bide bazterrak garbitu zituzten herritarrek. Jarritako helburua baino gutxiago garbitu zuten. Horregatik, bigarren deialdi bat zabaldu du udalak, bihar, urtarrilaren 18an, falta dena garbitzeko berriro elkartzeko eskatuz. 09:00etarako egin dute hitzordua, Noaretxeberrin. Madariaga gaineraino doan Ardantzako herribidea garbitu nahi dute. Amaitutakoan, hamaiketakoa egongo da. Bestetik, Irakurle Txokoak bihar solasaldia egingo du, 16:00etan. Uxue Alberdiren Hetero irakurri dute. Juanjo Moralek Vencer en tierra de espias liburua urtarrilaren 30ean aurkeztuko du Gabirian, kultur etxean 18:45ean.