'Bihar arte soilik' antzezlana Latxartegin
Harreman irekiei eta sexualitatea ulertzeko modu berriei buruzko antzezlan bat da, eta Mikele Arizkorreta legazpiarra da aktoreetako bat.
Erre produkzioak ekoiztetxeak Bihar arte soilik antzezlana taularatuko du gaur Legazpiko Latxartegi aretoan, 19:30ean. Gorka Minguez da zuzendaria, eta Lorea Intxausti, Nerea Elizalde, Albar Cirarda eta Mikele Arizkorreta aktoreak.
Bihar arte soilik harreman irekiei eta sexualitatea ulertzeko modu berriei buruzko proiektua da. Ikuspegi komiko batetik, baina sakontasunez eta angelu emozionala ahaztu gabe, obrak gogoeta eragin nahi du, harremanak ulertzeko moduan gertatzen diren aldaketei buruz, oro har, eta horrek gazte talde batean izan dezakeen eraginari buruz, bereziki.