Mikel Urretagoiena Trio, Igartza Musika zikloa hasteko
'Denbora' diskoko kantuak joko ditu perkusionista ordiziarra buru duen taldeak.

Igandean hasiko da Beasaingo Igartza Musika zikloaren X. edizioa. Lehen kontzertua Mikel Urretagoiena Trio hirukoak joko du, 19:00etan hasita, Igartzako jauregian.
Irailean kaleratutako Denbora lana aurkeztuko du Ordiziako perkusionista buru duen taldeak. Herbereetan jazz-ean espezialdu ondoren, New Yorken eta Madrilen ere ibilia da. Baxuan Dani Pozo du lagun, eta pianoan Iñaki Ruiz de Gordejuela.