Ampo Ordiziak galdu egin du El Salvadorren aurka
Ordiziako errugbi taldeak ezin izan du garaipena eskuratu Altamiran. 28-33 izan da partidaren emaitza.
Norgehiagoka parekatu baten ostean, Ampo Ordiziak ezin izan dio Valladolideko El Salvador taldeari irabazi. Goizeko 12etan eman diote hasiera partidari eta lehen momentutik gailendu da Valladolideko taldea Altamira estadioan. Hala ere, Ampok ez du inoiz partida galdutzat jo, eta markagailuan atzetik jarraitu dio bere aurkariari.
Partidaren 75. minutuan Ampo Ordiziako Manu Monaren entseguak kolokan jarri du norgehiagokaren norantza, bi markagailuak hogeitabosna jarri direlarik. Ordiziako harmailak lehertu beharrean hasi dira bi taldeak animatzen, eta partidak buelta emango zuelako itxura hartu badu ere, azkenean, 28 eta 33 amaitu da norgehiagoka, El Salvadorren alde.