Zubeldia eta Zubizarreta garaile, Garinen
Gaur eman zaio hasiera Goierri Kopa Trailari, Garingo Mendi Lasterketarekin. Zubeldia eta Zubizarreta izan dira irabazleak.
Goierri Kopa Traila abian da dagoeneko. Gaurko Garingo Mendi Lasterketak eman dio hasiera denboraldiari, eta lasterkariek argi utzi dute maila oso altu dagoela. Oier Zubeldia amezketarra eta Irati Zubizarreta beasaindarra izan dira aurtengo irabazleak. Lehenak 56:03 behar izan ditu zirkuitua osatzeko, eta bigarrenak, berriz, 1:10:20.
Goizeko 11:00ak puntuan atera dira 254 lasterkariak Garingo auzotik. Eguraldia lagun, eta Trapalata txarangaren musikak girotuta, jendetza bildu da lasterketaren bueltan. Hasiera batean, 13km-ko ibilbidea antolatu zuten antolatzaileek aurtengo ediziorako, baina, Beasainen Motea inguruan burutu diren baso lanak direla eta, 11.35km-ko zirkuitua egiteko erabakia hartu dute azkenean. 254 parte-hartzaileetatik 39 izan dira emakumezkoak.
Goierri Kopa Traileko hurrengo lasterketa Ordiziako Mendi Lasterketa izango da, otsailaren 16an.
Sailkapena
- Gizonezkoak:
- Oier Zubeldia Albeniz (0 :56:03 )
- Aimar Larrea (0 :56:25)
- Beñat Ibañez (0 :57:58)
- Emakumezkoak:
- Irati Zubizarreta Armendariz (1 :10:20)
- Garazi Abasolo Mujika (1 :12:51)
- Maider Unanue Aramburu (1 :13:32)