Bost egunean ia hamar mila lagunek eman dute izena Zegama-Aizkorrin
Datorren astelehenean Kilometro Bertikalaren eta Junior Trailaren aurre izen-emateak irekiko dituzte.

Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren antolatzaileek Instagram sare sozialaren bidez jakinarazi dute aurre izen-emate epea zabaldu zutenetik zenbat mendi lasterketari apuntatu diren 24. edizioan. Ia hamar mila dira, 9.918 zehatz esateko. Maiatzaren 25ean jokatuko da aurten.
Gaur zortzi, datorren astelehenean, XI. en Zegama-Aizkorri Kilometro Bertikalaren eta XIV. en Zegama-Aizkorri Junior Trail-aren aurre izen-emateak irekiko dituzte.