Buru osasunaz sentsibilizatzeko ekimena martxan
'Zulo beltza' ekimeneko saioek bi atal izango dituzte; antzerkia eta dinamika parte hartzailea. Urtarrilaren 21, 22, 28 eta 29an izango dira saioak. Izena eman behar da aldez aurretik.
Zulo Beltza ekimena abiatu dute Udalak eta Dar-dar gizarte ekimen kooperatiboak, nahi ez den bakardadeari aurre egin eta buru osasuna zaintzeko helburuarekin. Bi atal izango ditu ekimenak: antzerki emanaldi bat eta dinamika parte hartzaile bat. Saio guztiak Aranealde eraikinean (Erauskin kalea 5) eskainiko dira. Emanaldien egunak hauek izango dira: urtarrilaren 21, 22, 28 eta 29an. Guztiak arratsaldeko 18:30ean. Aforoa mugatua denez, sarrerak eskuratzeko izena eman beharko da aldez aurretik, info@dar-dar.eus epostara idatzita edo 636 916 374 telefono zenbakira deituta.