Jose Mari Goenaga eta Jorge Gil, Urrezko Danborraren ekitaldian
Moriarti ekoiztetxeko kide da ordiziarra, eta hango kolaboratzaile estua legazpiarra. Gaur eguerdian jaso dute oroigarria Donostiako udaletxean.
Jose Mari Goenaga ordiziarrak eta Jorge Gil legazpiarrak Urrezko Danborraren ekitaldian parte hartu dute gaur, Donostian.
Moriarti ekoiztetxeari emango diote gaur oroigarri hori Donostiako udaletxean egin den ekitaldian. Goenaga Moriarti osatzen duten bost kideetako bat da, eta Gil haien kolaboratzaile estua.
Biek ala biek hitza hartu dute gaurko ekitaldian, Gotzon Aranburuk ondutako bideoan ikus daitekeenez.