Joseba Berasategi zegamarra Dakar rallyko sariarekin
Autoetako kategoria batean irabazle izan diren Arabia Saudiko Yazzed al Rajji eta Alemaniako Timo Gochalck pilotuen taldeko laguntzaileetako bat izan da.
Toyota Overdrive-Racing taldean laguntzaile ibili den Joseba Berasategi zegamarrak Saudi Arabian jokatu den Dakar 2025 rallyaren garaikurra eskuetan izan duela esan dezake.
Autoen T1+: Prototype Cross Country Cars 4×4 kategoriako irabazle izan dira Yazzed al Rajji (Saudi Arabia) eta Timo Gochalck (Alemania) pilotuak, eta haiekin aritu da Berasategi. 52h 52′ 15” denbora behar izan dute rallya osatzeko, eta ia lau minutuko aldea atera diete bigarren sailkatuei.