Itoiz musika taldeari buruzko dokumentala emango dute ostiralean eta larunbatean Zelai Arizti aretoan
Asteburu honetan Itoiz musika taldeari buruzko dokumentala emango dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Bi emanaldi egingo dituzte: ostiralean 20:30ean eta larunbatean 22:00etan.
Itoiz. Udako sesioak dokumentala Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakak zuzendu dute. Gidoia ere beraiek egin dute. Dokumentalean Itoiz musika taldeko hiru kidek parte hartu dute: Juan Carlos Perezek, Jose Garate Foisisek eta Jose Antonio Fernandez Anttonek.
Argitaratu gabeko zinten aurkikuntzak Perez, Itoiz talde ikonikoaren burua, taldea bere unerik gorenean desegiteari buruz hausnartzera eraman du. Desagertzea gaur egun oraindik ere ukatzen duen poperako estilo aldaketaren ondoren eman zen.
Perezek bidaia katartikoa egingo du taldearen sorrera garaira, 1970eko hamarkadan sortu zen rock progresibo taldearen lehen pausoetara, eta iraganarekin adiskidetuko da.
Itoiz. Udako sesioak dokumentalak Frantziako Cannes hiriko zinemaldian parte hartu zuen.