Taloak egiten irakatsiko dute Ezkion, asteburuan

Ezkio-Itsasoko Ganbara guraso elkarteak taloak egiten ikasteko saioak antolatu ditu datorren larunbaterako, urtarrilak 25. Adinka hiru multzotan banatuta egingo dituzte saioak Ezkioko frontoian: 3 eta 6 urte bitartekoentzako 16:00etatik 16:30era; 7 eta 12 urtekoentzat 16:30etik 17:00etara; eta helduentzat, 17:00etatik aurrera.