Beneditarren fundaziora bisita instituzionala
Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeko ordezkariek bisita ofiziala egin dute Lazkaoko alkate Kepa Zubiarrainekin batera Lazkaoko Beneditarren Fundaziora. Bisitan, agintariek aukera izan zuten fundazioak egiten duen lana gertutik ezagutzeko, instalazioak arakatzeko eta Euskal Herriko historia hurbila ezagutzeko artxiboek duten garrantzia baloratzeko.
Lazkaoko Beneditarren Monasterioaren ondoan dago fundazioa, eta Lazkaoko Beneditarren Artxiboa delakoa zaindu, handitu eta garatzea du helburu. Bilduma bakarra da, eta Euskal Herriak azken 40 urteotan izan dituen eraldaketa sozial, politiko eta kulturalak dokumentatzen ditu.
Ondare baliotsu horrek hemeroteka bat, artxiboak, dokumentu-bildumak eta Euskal Herriko gaien inguruko kartel eta pegatinen bilduma nabarmena biltzen ditu.
Erreferentziazko zentroa
2011n sortu zen, Lazkaoko Beneditarren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lazkaoko Udalaren arteko elkarlanaren ondorioz. Harrezkero, euskal kultura eta historia aztertzeko erreferentziazko zentro gisa finkatu da, eta bere funts dokumentala gizartearen zerbitzura jarri du.