2025/1/21

Loak musika taldeak 'Bi ertz' diskoa kaleratu du

Legazpiko musikariak lanaren aurkezpen biran daude murgilduta. Herrian bertan dute hurrengo kontzertua, otsailaren 13an, Karibe Zaharra tabernan.

Gazteak

Asteburuan irekiko dute Ezkion gazteentzako lokal berria

12 urtetik gorako gazteei emango die zerbitzua lokalak. Herriko gazteen ekimenez jarri da martxan proiektua. Izena emateko azkeneko egunak dira aste honetakoak.

Zaintza

Ordizian 'Hitz egin dezagun gure zaintzaz' hitzaldi zikloa antolatu dute

Otsailean bina orduko lau saio antolatu dituzte, Olaia Arana Alvarez adituak gidatuta. Izena eman behar da.

Bola

Legazpiko bola jokoan badator erreleboa

Danantzako klubeko bolari beteranoak pozik eta lanpetuta dabiltza azken hilabeteetan, bolatan ikasteko gogoz dauden hiru herritarri erakusten.

YAIMA MUÑOZ. Ostalaria

«Kuban Euskal Herrian baino zailagoa da lan on bat aurkitzea: egoera geroz eta okerragoa da»

Yaima Muñoz duela 15 urte heldu zen Kubatik eta primeran moldatu da. Iaztik Gure Trena tabernako nagusia da.

Bixente Eskisabelen jaiotzatik, 125 urte

Atauniker kultur elkarteak plaka bat jarri du Eskisabelen jaiotetxean. Artaditxulo baserrian jaio zen 1899ko abuztuaren 21ean. Kablelaria zen, eta egurra nahiz belarra garraiatzeko kableak muntatzen zituen, beste inor edo ezer iritsi ezin zen parajeetatik

Izaro Villarreal
Sorkuntza

Harri margotuen terapia

Itsasondon sorkuntza tailerren egitasmoa jarri dute martxan eta lehenengoa Laura Arroyok emango du, harri margotuena. Terapia izan da Arroyorentzat harriak margotzea. Lortutako dirua, elkartasun ekintzetarako erabiltzen du.

Legazpiko pilota txapelketarako izena emateko epea ireki dute

Otsailaren 2an da azken eguna. Binakako txapelketa da, eta 16 urteko herritarrei zuzenduta dago. Otsailaren 14an hasita, fInala Santikutz jaietan jokatuko da, maiatzaren 1ean.

Mendia
Pantailen erabilera

Altxa Burua Legazpi taldeak bilera deitu du astelehenerako

Pantailen gehiegizko erabileraz kezkatutako legazpiarren taldeak atzo Maitane Ormazabalek gaiaren inguruan egindako hitzaldia baloratu nahi du. Kultur Etxean izango da bilera, 18:00etan.

Musika

Joseba Irazoki ostiralean Ordizian

Kaleratu berri duen 'Gitarra Lekeitioak' lana taularatuko du 19:00etan D'Elikatuzen. Dohainik da.

Futbola

Beasainek 1-1 egin du Durangoren aurka

Deusturen aurka jokatuko dute datorren asteburuan.

Legorretarako osasun etxe eraberritua zabalik

Administrari bulego berria sortzeko osasun etxea berrantolatu egin dute, eta bide batez instalakuntzak eta espazioak eraberritu dituzte.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa