Lazkaotarrek Pumptrack kirol gune berria dute erabilgarri, gaurtik aurrera
Udalak Gurutze-Hirigoien parkeko Pumptrack zirkuitu berriko lanak amaitu dituztela iragarri du. Herritarren artean jarduera fisikoa eta aisialdi osasungarria sustatzeko diseinatutako espazio berritzailea izateko helburuz sortua, 55.197,9 euroko inbertsioa egin du udalak. Proiektuak ekipamendu modernoa eta txirrindularitza, irristaketa eta skate praktikarako aukera eskaintzen du, eta gaurtik aurrera dago erabilgarri.
Zirkuituak bi peralte eta balio anitzeko hamar modulu ditu, esperientzia segurua eta progresiboa ziurtatuz. Sarbidea lursailaren ipar-mendebaldean dago, lurretik 120 cm-ra dagoen plataforma batetik. Plataforma horrek itxaroteko eta irteteko gune gisa funtzionatzen du, eta ibilbidearen ikuspegi panoramikoa eskaintzen du. Herritar guztiei bertaratzeko deia egin die udalak.