Zumarragako Xaloa tabernako mus txapelketan izena emateko azken egunak
Zumarragako Beloki pilotalekuaren ondoan dagoen Xaloa tabernak mus txapelketa antolatu du. Otsailean hasiko da. Bikote bakoitzakk 50 euro ordaindu behar du. Partidak astearte, ostegun eta larunbatetan jokatuko dira; bikote bakoitzaren aukeren arabera. Irabazleentzat eta lehen sailkatuentzat sariak izango dira: txapelak, garaikurrak, dirua, produktuak eta bazkariak. Parte hartu nahi dutenek Xaloa tabernan, info@kirolzale.eus helbidera idatzita edo 697 502 025 telefono zenbakira deituta eman behar dute izena. Bihar (asteazkena) da izena emateko azken eguna.