Irakurle taldearen saioa izango da datorren astean
'Erabili goldea hildakoen hezurren gainetik' liburua hausnartuko dute.
Beasaingo irakurle taldeak hilabeteroko hitzordua egingo du datorren asteazkenean, hilak 29, Udal liburutegian, 17:30ean. Ohiko dinamikari jarraiki, azken asteetan etxean irakurri duten liburuaren inguruan egingo dute tertulia. Hilabete honetako proposamena, Olga Tokarczuk-ek idatzi eta Amaia Apalauzak eta Sonia Kolaczek itzulitako Erabili goldea hildakoen hezurren gainetik liburua da. Aintzane Usandizaga idazleak dinamizatuko du saioa.