Mamia eta Goitur izendatuko dituzte ohorezko kofradiakide Beasainen
Otsailaren 5ean Loinazko San Martin egunean ospatuko du Beasaingo Odolkiaren Kofradiak 38. kapitulua.
Otsailaren 5ean ospatuko dute Loinazko San Martin eguna Beasainen. Egun osorako egitaraua izango da eta, tartean, Odolkiaren Kofradiak bere kapitulua egingo du. Goitur Goierriko turismo agentzia eta Mamia euskal gastronomia eraldatu duten emakumeak izendatuko dituzte ohorezko kofradiakide. Aurtengoa, Beasaingo Odolki Kofradiaren 38. kapitulua izango da.
Bestalde, egun horretarako antolatu duten bazkarian parte hartzeko, tiketak salgai daude 60 euroan, Plazape eta Ortzi tabernetan.