Amezti elkarteko 21. mus txapelketa, ostiral iluntzean

Zegamako Amezti elkarteak mus txapelketa antolatu du bihar iluntzerako. Aurtengoa, 21. edizioa izango da. Izen ematea 20:30ean irekiko dute elkartean bertan eta txapelketari 21:30ean emango diote hasiera. Bikoteko 20 euro ordaindu beharko da izena ematerako orduan. Bikote irabazleak 150 euroko saria eskuratu du.