2025/1/23

Turismoa

Hiruma, Goierri garaiko herriek Debagoienarekin eta Urola Erdiarekin partekatzen duten turismo marka berria

Gaur goizean aurkeztu dute Madrilgo Fitur turismo ferian. Hiru eskualdeetako "hiru arimak" dira markaren ardatzak: natura, ondarea eta tokiko produktua.

Smartlogek otsailean hasiko ditu berrikuntza eta talentu zentroaren eraikuntza lanak

Urretxu automatizazio logistikoaren inguruko ikerkuntzan eta prestakuntzan nazioarteko erreferente bilakatu nahi dute. Obraren aurrekontua 12 milioi eurokoa da.

Ikus-entzunezkoak

Mendi film jaialdia Ataunera iritsiko da

Urtarrilaren 31n sarituak izan diren hiru film proiektatuko dituzte Herri Antzokian.

Iñaki Gurrutxaga
etxebizitzak

Ordizian 36 etxebizitza babestu gehiago

Floreagako bi lursailetan eraikiko dituzte. Aurretik Visesarakin hitzartutako San Joango beste 110 etxebizitza babestu gehitu behar zaizkio kopuru horri. Beste 80 eraikitzeko aukera egon daiteke. Denis Itxaso jaurlaritzako Etxebizitza sailburua Adur Ezenarro alkatearekin elkartu da etxebizitza publikoetako proiektuak aztertzeko.

Herri Planaren lehendabiziko fasea amaitu dute Ezkion

Hiru fasetan burutuko du proiektua Hiritik at kooperatibak. Lehenengo fasea amaituta hasierako ondorioak herritarrekin partekatuko ditu udalak, asteartean.

Atletismoa

Ordiziako atletismo mitina, brontzezko mailan

Uztailaren 5ean jokatuko da aurten, bederatzigarren aldiz. Bilbokoa da orain artean maila horretako Euskal Herriko mitin bakarra.

Iñaki Gurrutxaga
Auzolana

Auzolana larunbatean, Ataunen

Haur zein helduei bideratutako jarduerak egiteko aukera izango da, ordu ezberdinetan.

Izaro Villarreal
Abentura bidaiak
ANE MIREN MIRALLES. Bidaiaria

«Garai bateko bidaiarien espiritua dut oraindik ere»

40 urte baino gehiago daramatza Mirallesek bidaietan eta abenturetan murgilduta. Nairobitarrarekin hasi zen lehen bidaiak egiten, eta oraindik ere leku berriak ezagutzeko grinari eusten dio. Beti dago prest bidaiatzeko.

Unai Ugartemendia. BERRIA
Ikus-entzunezkoa
Santa Ageda bezpera
Gipuzkoako Eskola Txikien festa

Eskola Txikien festarako boluntarioak behar dituzte

Herritar guztientzat irekia izango den bilera egingo dute urtarrilaren 29an eskolan, 19:30ean.

Errepideak

Inausketa eta mozketa lanak egingo dituzte igandean N-1 errepidean

Legorreta eta Beasain artean egingo dituzte lanak, bi noranzkoetan.

I. Gurrutxaga
Telebista

‘Herri txiki Infernu handi’ saioa grabatuko dute Aztirian

19:30ean frontoian ikusteko aukera izango dute gaur auzotarrek.

I. Villarreal
Bertso afaria

Bertso afaria Arranon Euzkitze eta Arzallusekin

Otsailaren 7an izango da. Tiketak Arrano tabernan erosi behar dira.

Bisita gidatua

Barandiaranen etxea ezagutzeko ate irekiak

Bisitak euskaraz dira, 14 urtetik gorakoentzat. Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute.

I. Villarreal
Pintaketak
Herriko pintaketen irudia.

Lazkaon azaldutako pintaketak gaitzetsi ditu udalak

Alkateak gogorarazi du badirela toki espezifiko batzuk, informazio-panelak adibidez, herritarrek beren ideiak modu egokian adierazteko.

Izaro Villarreal
Mus txapelketa
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa