Argi Berri mus txapelketan, 3.000 euro txapeldunentzat
Otsailaren 8an, 16:30ean, jokatuko da mus txapelketa azkarra Ordizian. Kanporaketak Urdaneta ikastetxean izango dira eta azken partidak Argi Berri elkartean jokatuko dira.
Otsailaren 8an, 16:30ean hitzordua dute muslariek Ordizian. Gainera, inoiz baino sari potoloarekin dator 46. Argi Berri mus txapelketa azkarra. 3.000 euroko saria irabaziko dute irabazleek, Kiko-eneak emandako txapelarekin batera.
Gainerako sariak ondorengoak dira:
- 2. 1.000 euro.
- 3. 500 euro.
- 4. 250 euro.
- 5. Arkume bat eta bi txuleta (Xixio Mujika harategia).
- 6. Bi afari (Kuko jatetxea) eta bi txuleta (Iñaki Azurmendi harategia).
- 7. Lau afari (Ordizia hotela).
- 8. Lau afari (Tximista sagardotegian).
- Zozketan lehen bikotearentzat: Arku bat (Siglo XX harategia)
- Elkarteko lehenengo bikotearentzat: bi txuleta (Zeberio harategia).
- Herriko lehen bikotearentzat: Bi afari (Herrikoa taberna).
Bestalde, saldutako errifen artean, 5 antxume eta beste 5 arkumeren zozkatuko dira..
Arauak
Bikote bakoitzak 50 euro ordaindu beharko ditu. Lau erregeetara, 6 hamarreko eta 3 ustelera jokatuko da. Epaileen erabaki mugigaitza izango da. Kanporaketak Urdaneta ikastetxean izango dira eta azken partidak Argi Berri elkartean jokatuko dira.