Auzolana larunbatean, Ataunen
Haur zein helduei bideratutako jarduerak egiteko aukera izango da, ordu ezberdinetan.
Ataungo herrigunea eta mendia txukun mantentzeko helburuarekin, beste behin ere auzolan deialdia egin du udalak larunbaterako, urtarrilak 25.
Lan ezberdinak egiteko aukera izango dute herritarrek, izan herrigunean, izan mendian: goizeko 08:30ean elkartuko dira batzuk San Martingo plazan, Olata bidearen txukunketa eta Arratetako hondakindegiko garbiketa egiteko.
Ordu erdi beranduago, berriz, San Gregorioko plazara agertuta, herriguneko txukunketa lanak egiteko aukera egongo da (zaborra jaso, ubideak garbitu…) eta San Martingo plazara agertuta, ordu berean, zumar espezie berezi baten landareak San Gregorioko bidean sartzeko aukera izango dute etxeko txikienek.
Parte hartu nahi duten herritarrek aurretik izena eman beharko dute sareetan zabaldutako galdetegiaren bitartez.