Barandiaranen etxea ezagutzeko ate irekiak
Bisitak euskaraz dira, 14 urtetik gorakoentzat. Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute.
Antropologoa, etnografoa eta apaiza izan zen Joxemiel Barandiaranen etxeko geletako bat ezagutzeko aukera egongo da urtarrilaren 26an. Mendez mende iraunagatik, euskal kultura biltzen, aztertzen eta ahanzturatik salbatzen lan handia egin zuen Barandiaranek, eta hori gertuagotik ezagutzea izango da bisita jardueraren helburua. Gipuzkoako Parketxe Sarea, Barandiaran Museoa, Jose Miguel de Barandiaran Fundazioa eta Ataungo Udala izan dira egitasmoaren antolatzaileak.
Bisita gidatuak Ataungo San Gregorio auzoan kokatuta dagoen Barandiaran museoan izango du abiapuntua goizeko 11:00etan eta, han, Barandiaranen bizitzaren eta egindako lanaren gako nagusiak azalduko dira, ikus-entzunezkoen eta gidariaren azalpenen bitartez; jarraian, 10-15 minutuko ibilaldia egingo dute herri bidetik zendu zen arte urte askoan Barandiaranen bizitoki izan zen Sara etxeraino; eta bukatzeko, bide beretik itzulita, museoan emango zaio amaiera, bi ordu inguruko saioa osatuz.
Harremanetarako
Bisitak 14 urtetik gorakoentzat izango dira, euskaraz, eta pertsona bakoitzeko 6€ ordaindu beharko dira. Izena ematea beharrezkoa da aldez aurretik ondorengo harremanetarako bide bat erabiliz: 943 18 0335, 688 895 069 edo barandiaran@gipuzkoanatura.eus.