Bertso afaria Arranon Euzkitze eta Arzallusekin
Otsailaren 7an izango da. Tiketak Arrano tabernan erosi behar dira.

Bertso afaria antolatu du Arrano Kulturak otsailaren 7rako, Aner Euzkitze eta Amets Arzallus bertsolariekin. 20:30etik aurrera izango da afaria, Arrano elkartean. Tiketak salgai daude Arrano tabernan. Ikasle eta langabetuak 15 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek 25 euro.