‘Herri txiki Infernu handi’ saioa grabatuko dute Aztirian
19:30ean frontoian ikusteko aukera izango dute gaur auzotarrek.
Herri txiki, Infernu handi saioa Aztirian grabatu dute, eta gaur berriz grabatuko dute, 19:30ean, Gabiriako frontoian ikusteko aukera egongo delarik. Aurretik grabaketak egin dituzte hainbat herritarrekin Mikel Pagadik eta Miren Nogalesek, eta gaur grabaketa horiek ikusteko aukera izango da. Baina ez hori bakarrik: Pagadik eta Nogalesek herritarrekin izandako esperientziari buruzko bakarrizketak egingo dituzte herritarren aurrean eta Sebastian Lizasok bertsoaldia botako du herriaren inguruko zenbait ezaugarri mahai gaineratuta. 18 urtetik gorakoentzako ekitaldia da. Gabiriako Udalak bertaratzeko deia luzatu die herritarrei.
Hainbatetan Goierrin
Euskal Telebistako saio arrakastatsua beste Goierriko hamaika herritan aritu da saioak grabatzen aurretik. Orain dela gutxi, Altzagan egon ziren, eta aurretik ere eskualdeko beste zenbait herri ezagutzeko aukera emana du saioak: Legazpi, Ormaiztegi, Olaberria, Zaldibia, Lazkao, Ataun… eta baita beste zenbait ere