Inausketa eta mozketa lanak egingo dituzte igandean N-1 errepidean
Legorreta eta Beasain artean egingo dituzte lanak, bi noranzkoetan.

Inausketa eta mozketa lamak egingo ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak igandean N-I errepidean, Legorreta eta Beasain artean. Erreiak ez dituzte aldi berean itxiko.
Donostiako noranzkoan eskubiko erreia itxiko dute, 419 Kilometro puntutik (KP), Tximela parean (Beasain), 422KPra, Altamiran (Ordizia). Zirkulazioan 07:30etik 14:00etara izango du eragina.
Gasteizerako noranzkoan ezkerreko erreia itxiko dute, 426 KPtik (Legorretako irteeratik) 424 KPra, Arama parean. Zirkulazioan 14:00etatik 19:00etara izango du eragina.