Ordiziako atletismo mitina, brontzezko mailan
Uztailaren 5ean jokatuko da aurten, bederatzigarren aldiz. Bilbokoa da orain artean maila horretako Euskal Herriko mitin bakarra.
Ordiziako Txindoki Atletismo Taldeak 2015az geroztik antolatzen duen Jose Antonio Peñaren oroimenezko atletismo mitinak mailaz igotzea lortu du.
Orain hiru urte, 2022an, Challenger mailakoa izatera pasa zen, eta aurtengo edizioan koska bat gora egingo du, brontzezkora (World Athletics Continental Tour Bronze).
Bilboko atletismo mitina da orain arte brontzezko mailan zegoen Euskal Herriko topaketa bakarra.
Ordiziako mitinaren IX. edizioa uztailaren 5ean jokatuko da aurten.