Kontxi Murgiondoren lanak ikusgai Santikutz egoitzan
Marrazkiak koloreztatzen ditu, errotulagailuak, Manley argizariak eta kolorezko margoak erabilita. Gorka Salmeron semeak dioenez, "kolorea ongi menperatzen du".

Artista sena ez datorkio hutsetik Gorka Salmeron argazkilari legazpiarrari, eta horren erakusle da bere ama Kontxi Murgiondoren lanekin Legazpiko Santikutz egoitzako arduradunek antolatu duten erakusketa. Nire arte lanak du izenburua erakusketak, eta egoitzan bertan Murgiondok egindako lanen bilduma bat jasotzen du.
Santikutz egoitzan bizi da azken urteetan Salmeronen ama, eta semeak azaldu duenez, “fotokopiak koloreztatzen dabil, hori da bere entretenimendua”. Errotulagailuak, Manley argizariak eta kolorezko margoak erabiltzen ditu, eta tarteka collageak ere egin ditu . “Egia esan, kolorea ongi menperatzen du”, eta 80 urte dituela kontuan hartuta, “egiten ari dena ez dago gaizki, nire ustez”.