Oianguko pilotarien emaitza "gazi-gozoak"
Euskal Herriko Ligako bigarren jardunaldia eta Udaberri txapelketako lehen jardunaldia jokatu zuten pasa den asteburuan Oianguko pilotariek. Emaitza "gazi-gozoak" lortu zituzten.
Euskal Herriko Ligako bigarren jardunaldia eta Udaberri txapelketako lehen jardunaldia jokatu zuten pasa den asteburuan Oianguko pilotariek. Emaitza “gazi-gozoak” lortu zituzten, Oiangu PEko kideen esanetan.
Euskal herriko ligan, paleta larruz jokatutako partida irabaztea lortu zuen Gonzalez/Mendikoa bikoteak Lagunarteako pilotarien aurka (35-28). Pala motzean berriz Otegi/Elorza bikoteak ezin izan zuen garaipena bereganatu (26-40).
Ohorezko mailakoek etxetik kanpo jokatu zuten, Armintzako taldearen aurka. Naldaiz/Garrido bikoteak paleta larruz garaipena lortu zuen (28-35) baina pala motzean Ibarguren/Letamendia bikoteak ezin izan zuten garaipena lortu (40-35).
Udaberri txapelketan, “lehen jardunaldietan ohikoa den bezala”, etxeko bi bikoteen arteko lehia jokatu zen eta Oiarbide/Ormazabal bikotea garaile izan zen Luzuriaga/Samaniego bikotearen aurka (35-16).
Asteburuko partidak
Asteburu honetan etxean ohorezko mailako taldeak jokatuko du, Amaya taldearen aurka. Lehen partida, bihar 12:15ean jokatuko da Olaberriko Udal pilotalekuan.
Euskal ligakoek asteburu honetan ez dute jardunaldirik izango.
Udaberri txapelketari dagokionez bi bikoteak etxetik kanpo jokatu dute partida, batak Andoainen eta besteak Deban.