Legorretako jaiak antolatzeko lehen bilera
Asteazkenean, urtarrilaren 29an, 17:30ean elkartuko da Kultura, Kirola eta Euskara lantaldea, udaletxeko areto nagusian.
Maiatzaren 28an hasiko diren herriko jaiak antolatzeko lehen bilera egingo du Kultura, Kirola eta Euskara lantaldeak asteazkenean, urtarrilaren 29an, 17:30ean, udaletxeko areto nagusian. “Jaiak antolatzeko zereginean laguntzen duten eragile, elkarte, talde eta norbanakoei” egin diete deia. “Jaietarako interesgarria izan daitekeen edozer duela uste duen oro etor daiteke bilera honetara.