Matxinbentako Santa Agedak ospatzeko prest
Ostiral gauean mus txapelketarekin hasiko dituzte Matxinbentako festak. Larunbateko bertso-afarirako erreserbak egin daitezke Beheko tabernan.
Loinazko San Martinen omenezko Santa Ageda festak ospatuko dituzte Matxinbentan, asteburuan. Ostiralean hasita, asteartera arte luzatuko dira ospakizunak. Mus txapelketa jokatuz hasiko dituzte festak ostiralean. Beheko tabernan jokatuko dute, 22:00etan hasita. Izen-emateak, egunean bertan egingo dira, txapelketaren aurretik, 21:00etatik, 21:45era. Bikoteko 30 euro ordaindu beharko dira. Irabazleentzat, izen-emateekin biltzen den diruaren %50a eta txapel bana izango dira; bigarren bikoteak %30a eramango du; eta hirugarren bikoteak, %20a.
Larunbatean, suzirien hotsak iragarriko du festetako ekintzen hasiera. 16:30ean, umeentzako jolasak izango dira, auzoko pilotalekuan. 17:30ean, txokolate beroa banatuko dute bertaratzen direnen artean. 18:00etan, berriz, Iago magoaren ikuskizuna izango da, auzo-eskolako lokalean. Eta eguna borobiltzeko, 21:00etan, bertso-afaria izango da, Beheko tabernan. Jexux Mari Irazu eta Unai Iparragirre izango dira bertsotan, eta Garixe eta Maltzeta trikitilariak izango dituzte afaria girotzeko lagun. Afarirako erreserbak, Beheko tabernan egin behar dira, edo 943 88 63 15 telefono zenbakira deituta.
Igandean, suziriekin esnatu dira auzotarrak, eta 10:00etan, Beasaingo txistularien kalejira izango da. 11:00etan, meza egingo dute, eta ondoren, mokadutxo bat jateko aukera izango da. 11:30ean, berriz, Beasaingo eta Azpeitiko pilota taldeetako pilotarien partidak izango dira. Eta 12:30ean, Mikel Larrañagak, Joxe Ugarteburuk eta Unai Etxeberria ‘Osinalde’-k aizkoran, eta Olaia Esnaolak harri-jasotzen, erakustaldia egingo dute. Itzeder eta Txibilter trikitilariek girotuko dute bazkal ostera arte.
Asteazkena izango da Santa Ageda eguna. Egun horretan, 11:00etan meza izango da Azpeitiko koruak lagunduta, eta ondoren, mokadutxo bat jateko aukera izango da.