Udalak 1.029 intzidentzia jaso zituen guztira, gehienak herritarren partetik. Oraindik batzuk konpontzeko daude.
Martxoaren 29an Argi Berri saria jokatuko da, apirilaren 5ean Osinberde saria eta 12an Aztiri saria. 53. Osinalde saria, berriz, apirilaren 26an izango da. Hemezortzi bertsolari gazteen artetik bi dira goierritarrak.
Apirilaren 9an Zarautz eta Beasain lotuko dituen etapa jokatuko da, eta apirilaren 10ean Beasain eta Markina artekoa. 2013an hartu zuen azkenekoz Itzuliaren etapa bat Beasainek.
Eraberritze lanek ia 54.000 euroko aurrekontua izan dute. Lan gehienak eginda dauden arren, batzuk egiteke daude. Lanak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan egin ditu Idiazabalgo Udalak.
El Salvadorko ordezkaritza bat Goierrin dabil. Izalco, Sonsonate Norte eta inguruetako turismo garapena bultzatzeko, 2024-2030 Garapen Turistikorako Plana diseinatu eta garatzen ari dira. Eta horretarako, Goierri dute erreferentziazko eskualdea.
Meza eta janari bedeinkapena egingo dituzte San Blas egunean. Santa eskean aterako dira, bestalde, otsailaren 4an.
Ostiral gauean mus txapelketarekin hasiko dituzte Matxinbentako festak. Larunbateko bertso-afarirako erreserbak egin daitezke Beheko tabernan.
Nazioarteko Itsaspeko Zinemaren Donostiako Zikloa askotariko jarduerak egiten ari da Goierrin. Beste beste, zinema proiekzioak eta argazki erakusketa bat antolatu dute.
Ligako sei probetatik bosgarrena izango da Ataungo basoan, urriaren 12an.
Ezkioko Amabirjinaren Lagunen Elkarteak argitaratuko du, Antonio Maria Artola apaizak egindako txostenetik abiatuta.
Bisaurin (2.670m) eta Olibon (2.482 m) mendiak igoko dituzte, goi-mendiko hastapen ikastaroan ikasitakoa praktikan jartzeko helburuarekin. Informazio bilera ostegunean egingo dute.
Rakel Andres Dura izango da mintzalaguntzailea. Euskarazko mintzaira hobetu nahi dutenei zuzenduta dago.
Seme-alabekin harreman osasungarriak eta haurraren osasun mentala izango dira hitzaldiaren oinarriak. Agirre-etxeberrin izango da, 17:30ean.
Otsailaren 24an izango da zikloaren inguruko hitzaldi informatiboa.