Mendebaldeko Piriniotara irteera, Arrastaka taldearekin
Bisaurin (2.670m) eta Olibon (2.482 m) mendiak igoko dituzte, goi-mendiko hastapen ikastaroan ikasitakoa praktikan jartzeko helburuarekin. Informazio bilera ostegunean egingo dute.
Arrastaka mendi taldeak mendebaldeko Pirinioetan bi igoera antolatu ditu otsailaren 8an eta 9an. Bisaurin (2.670m) eta Olibon (2.482 m) mendiak igoko dituzte, Lizarako (Huesca) aterpetxea abiapuntu hartuta. Irteeraren helburua da goi-mendiko hastapen ikastaroan ikasitakoa praktikan jartzea. Informazio bilera ostegunean izango da, Arrastaka taldearen egoitzan Urbieta Etxearen parean, 19:00etan. Irteera honetan parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.
Urteko egutegia
Bestalde, Arrastakak 2025 urterako antolatutako irteeren eta ekintza desberdinen egutegia hemen kontsulta daiteke.