Mintzatertulia saioa Valentzian gertatutakoaz
Rakel Andres Dura izango da mintzalaguntzailea. Euskarazko mintzaira hobetu nahi dutenei zuzenduta dago.
Euskara sustatzea eta indartzea helburu duen Mintzatertulia saioa egingo dute asteazkenean, 18:30ean, Urbieta etxean. Valentzian Dana-rekin gertatutakoa izango dute hizpide, Rakel Andres Dura mintzalaguntzailearekin. Aittu! euskara elkarteak antolatu du, udalaren babesarekin. Euskarazko mintzaira hobetu nahi dutenei zuzenduta dago.