Osinalde bertso sariketarako saioen egutegia prest
Martxoaren 29an Argi Berri saria jokatuko da, apirilaren 5ean Osinberde saria eta 12an Aztiri saria. 53. Osinalde saria, berriz, apirilaren 26an izango da. Hemezortzi bertsolari gazteen artetik bi dira goierritarrak.
Bertsolari gazteentzako Goierriko sariketen datak eta bertsolarien izenak ezagutzera eman dituzte antolatzaileek. Ordizian, Zaldibian eta Aztirian jokatuko dira kanporaketa-sariketak, eta finala Gabiriako Osinalden izango da apirilaren 26an.
Hemezortzi bertsolari gazte ariko dira kantuan, eta horietako zortzi aurrenekoz lehiatuko dira. Ohiko formatua izango du: kanporaketa bakoitzean sei bertsolarik kantatuko dute, eta horietako bik lortuko dute Osinalderako txartela.
Bi dira Goierriko bertsolariak: Mikel Etxezarreta olaberritarra –Ordizian kantatuko du– eta June Aiestaran beasaindarra –Aztirin ariko dira–.
Kanporaketak eta bertsolariak
- Martxoak 29. Argi Berri saria Ordizian. Bertsolariak: Haira Aizpurua (Sara, 2006), Libe Goenaga (Getaria, 1999), Mikel Etxezarreta (Olaberria, 2003), Irantzu Idoate (Hazparne, 2005), Danel Herrarte (Aramaio, 2004) eta Maddi Agirre (Gasteiz, 2005).
- Apirilak 5. Osinberde saria Zaldibian. Bertsolariak: Eki Mateorena ( Leitza, 2005), Janire Arrizabalaga (Gernika, 2003), Jon Mendiluze (Irura, 2005), Ekain Alegra (Altsasu, 2001), Josu Ibarguren (Oiartzun, 2000) eta Iruri Altzerreka (Garai, 2000).
- Apirilak 12. Aztiri Saria Gabiriako Aztiria auzoan. Bertsolariak: Aitor Tatiegi (Oñati, 2001), June Aiestaran (Beasain, 2006), Beñat Astiz (Barañain, 2004), Peru Irastortza (Algorta, 2001), Naia Arrizabalaga (Azkoitia, 2004) eta Maite Sarasola (Deustu, 2001).