La Salle eskubaloi klubeko mutil jubenilak, Euskal Ligarako bidean
Gipuzkoako txapelketa irabazi eta gero, igoera fasea jokatuko dute asteburuan Karibe Zaharra taldeko jokalariek. Partidak Bikuña kiroldegian izango dira.
osu Dorronsorok eta Aitor Altunak entrenatzen duten jubenilen Karibe Zaharra eskubaloi taldeak Gipuzkoako txapelketa irabazi berri du, eta Euskal Ligara igotzeko fasean sartu da, denboraldia borobilduz. Asteburu honetan dituzte legazpiarrek sailkapenerako partidak, etxean.
Izan ere, Bikuña kiroldegia da igoera fase honetako mi multzoetako baten egoitza. Bertan, Karibe Zaharrarekin batera, Donostiako Saieko, Eibarko Eibar Eskubaloia eta Bilboko Loyola indautxu neurtuko dira, ostiraletik igandera bitartean. Lehena sailkatzen dena Euskal Ligara igaroko da, eta horretan, Estatuko txapelketarako sailkapena egongo da jokoan.
Partidak asteburu osoan jokatuko dira. Ostiralean bi izango dira: 18:15ean Saieko-Loyola Indautxu, eta 20:00etan Karibe Zaharra-Eibar Eskubaloia. Larunbatekoak hauek dira: 16:00etan Saieko-Eibar Eskubaloia, eta 17:45ean Loyola Indautxu-Karibe Zaharra. Igandean, azkenik, hauek jokatuko dira: 11:00etan Eibar Eskubaloia-Loyola Indautxu, eta 12:45ean Karibe Zaharra-Saieko.
La Salle klubak txosna jarriko du hiru egunetan harmailen sarreran, eta zale guztiak animatzen ditu Bikuña kiroldegira hurbil daitezen taldea animatzera eta eskubaloiaz gozatzera